Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitia Zutik taldeak Mozal Legearen inguruko hitzaldia antolatu du ostiralerako. Solasaldia herriko plazan izango da, eta Zigor Oleaga Eleak-Libre taldeko kidea izango da hizlaria. Hasteko, batzarra egingo dute 18:30ean, eta ordu erdiren ondoren hasiko da Oleagaren hitzaldia.
Bestalde, kartel, mural eta marrazkiak margotuko dituzte gaur, asteazkena, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak hartutako azken erabakia salatzeko. Izan ere, GHK-k hilaren 28an abiarazi nahi du Zubietako erraustegiaren kudeatzailea hautatzeko lehiaketa. Horren aurrean herritarrak parte hartzera deitu dituzte.