Jurgi Ekizak bere bakarkako lana aurkeztuko du bihar, asteazkena, Azkoitiko Zakela tabernan. Kontzertua doan izango da, 22:00etan.
Jurgi Ekiza (Baiona, 1980), Willis Drummond taldeko abeslari eta gitarra jotzaileetako bat da. Joan den urteko udaberrian grabatu zituen bakarkako diskoko kantak. Lana finantzatzeko, diru bilketa bat abiatu zuen orain urtebete, Karena plataformaren bidez, eta lortu zuen helburua. Ordutik, bakarkako kontzertuak eta taldekoak uztartuz dabil artista baionarra.