Azkoitiko Udalak "gogor" gaitzetsi ditu atzo gauean Nizan izandako erasoak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Udalak "gogor" gaitzetsi ditu Nizan (Frantzia) izandako atentatuak. "Basakeria horren aurrean, udalak bere doluminak eta elkartasuna adierazi nahi dizkie biktimen familiei eta senitartekoei, Nizako hiriari eta Frantziako herriari", dio oharrak. Atentatua atzo gauean gertatu zen. Gizon batek 84 lagun hil ditu Nizan kamioi batekin harrapatuta, Errepublikaren eguneko ekitaldietan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide