Gaur jokatuko dute Azkoitiko III. Duatloi Herrikoia, 19:00etan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko uzt. 15a, 11:43

Azkoitiko Triatloi Taldeak III. Duatloi Herrikoia antolatu du gaurko, 19:00etan, herriko plazatik hasita. Bederatzi kilometroko ibilbidea izango dute aurretik, eta aurreko urteko ibilbide bera izango du: bi kilometro antxintxika, sei bizikletan eta azken kilometroa berriro korrika. Proban parte hartu dezakete Azkoitiko, Azpeitiko eta Errezilgo kirolzaleek. Izena 17:00etatik 18:30era bitartean eman behar da plazan bertan, bost euro ordainduta.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide