Julen Iriartek Zamudiorekin fitxatu du urtebeterako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko uzt. 9a, 18:35

Bigarren B mailara igo da aurten Zamudio, eta han jokatuko du aurrelariak.

Julen Iriarte (Azkoitia, 1991) futbolariak Bizkaiko Zamudio taldearekin fitxatu du urtebeterako. Bigarren B mailara igo da aurten Zamudio, eta han jokatuko du aurrelariak. Izan ere, hainbat fitxaketa egin ditu taldeak. Real Unionen egin du pasatu den denboraldia Iriartek, baina hainbat lesio tarteko ezin izan du asko jokatu. Hala eta guztiz, hamaika norgehiagoka jokatu ditu Real Unionekin, Espainiako Kopan eta Espainiako Bigarren B mailan, eta gol bat sartu du. Aurretik, baina, Eibarren, LogroƱesen eta Mallorca B-n jokatu zuen azkoitiarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide