Azkoitiko EH Bilduk gogor salatu nahi du larunbatean bi azkoitiarrek jasandako erasoa. Gainera, emakumeak jasan zituen irainak eta abar eraso sexistak direla nabarmendu nahi dugu, soilik emakume izateagatik jasan behar izaten ditugulako mota horretako irain eta bestelakoak. Horrez gain, erasoari gehitu behar zaio emakume erasotuak egun hauetan jasan behar izaten ari den epaiketa publikoa, eraso sexista gertatu ondoren emakumeoi beti egiten zaigun epaiketa. Guztion ardura da emakume erasotua jasaten ari den eraso sozial hau gelditzea. Dei egiten diegu azkoitiar guztiei eta, batez ere belaunaldi gazteei, eraso sexisten aurrean jarrera aktiboa har dezaten.Azkoitiko Udalak ere “irmoki” gaitzetsi zuen atzo, osteguna, erasoa.