Azkoitiko Udalak Turkiako atentatua gaitzetsi du eta elkarretaratzea deitu du biharko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Udalak irmoki salatu du gutxienez 41 hildako eta ehunka zauritu eragin dituen Istanbulgo Ataturk aireportuan izandako atentatua, eta doluminak eta elkartasuna adierazi dizkie biktimen familiei, senideei, eta Turkiako herritarrei. Atentatua gaitsezteko, elkarretaratzea deitu du biharko, osteguna, Azkoitiko Udalak plazan, 12:00etan. Janet Uzkudun eta Urtzi Oteiza azpeitiarrak Kuala Lumpurrera joateko eskala egiten ari ziren Istanbuleko Ataturk aireportuan atzo gauean. Oteizak UROLA KOSTAKO HITZAri esan dio, "izualdia pasatuta, onik" daudela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide