Azkoitiko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmena sinatu dute erakunde bien artean datuak online trukatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko eka. 29a, 12:17

Azkoitiko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute, hala  informazio, administrazio eta kudeaketa elektronikoko zerbitzuak elkarri eskaintzeko. Udalak azaldu duenez, herritarrek errazago egingo dituzte izapideak eta administrazio prozedurak. Aurrerantzean, beraz, Elkarreragingarritasun Sistema erabiliko dute, eta paperezko ziurtagirien eta gainerako agirien ordez datu-transmisio elektronikoak erabiliko dira, partekatutako informazioaren benetakotasun, osotasun, isilekotasun, eskuragarritasun eta kontserbazio baldintzak bermatuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide