‘Bizikletan bidaiatuz’ hitzaldia antolatu dute ostiralerako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Bidaiariak taldeak antolatuta, Bizikletan bidaiatuz hitzaldia eskainiko dute ostiralean Joseba eta Ander Garmendia azpeitiarrek. Saioa Kultur Etxean izango da, 19:30ean. Munduan zehar bizikletaz bidaiatzeko aholkuak emango dituzte hizlariek, hala nola, lo egiteko nola antolatu edo ibilbidearen arabera kontuan hartu beharrekoak azalduko dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide