Txoixo kaleko festak izango dira asteburuan Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko ekainaren 29a

Azkoitiko Kale Nagusian ospatuko dituzte III. Txoixo kaleko festak asteburuan. Ostirelean, Kupela taldearen erromeria hasiko da, 23:00etan. Hurrengo egunean, Trikilintxo kalejira egingo dute 19:00etatik 21:00ak arte. Gauean, Txalintxo tabernan jarraituko du festak, Txalintxo 120 DJ festa antolatu dute. Igandean, sagardo txotxa eta txuleta pintxoa eskainiko dituzte, 13:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide