Azkoitiko gazteen Openeko finalak jokatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Openeko irabazleak. (TxTenis) Zapatuan jokatzekoak ziren arren, azkenean igandean izan ziren gazteen Openeko finalak Azkoitian, zapatuan eguraldi txarra egin zuen-eta. Lehendabizi, banakako finalen txanda izan zen, eta honako hauek izan ziren beraien kategorian irabazleak: Oihan Etxaniz, Mikel Aranbarri, Jon Gandiaga eta Udane Rezabal. Binaka jokatutako finaletan, berriz, honako bikote hauek irabazi zuten: Oihan Etxaniz eta Jokin Arzuaga, Mikel Aranbarri eta Unai Azkune, eta, Unai Anakabe eta Jon Gandiaga.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide