Juaristi enpresaren 75. urteurreneko ekitaldi ofiziala egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko eka. 23a, 15:39

Juaristi Azkoitiko enpresak 75 urte egin dituela eta, ekitaldi ofiziala egin dute gaur, osteguna, lantegian bertan. Enpresako ordezkariekin izan dira, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua, Ainhoa Aizpuru Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako diputatua, Jabier Larrañaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua, Azkoitiko alkate Javier Zubizarreta eta Ana Azkoitia zinegotzia eta Azkoitiko hainbat alkate ohi; hala nola Roman Sudupe, Ramon Unanue, Nerea Zubizarreta, Asier Aranbarri eta Pello Bastarrika. Urkulluk azaldu duenez, Juaristi enpresa makina-erremintaren alorreko "unibertsitatea" izan da langile askorentzat: "Duela 58 urteko lehen Bienalean parte hartu zuen lehen enpresa izan zen". Horrez gain, enpresari "arrakasta lortzen" lagundu dioten langileak izan ditu gogoan,  eta esan du enpresa "etengabe egokitzen" ari dela, "kalitatearekiko konpromiskoa dutelako, berrikuntzarako egindako apustuagatik eta atzerrira irekita dagoelako". Hemen, ekitaldi ofizialeko zenbait argazki:  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide