Jose Ramon Lete ‘Traki’ azkoitiarra Soto del Realen espetxeratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Jose Ramon Lete Alberdi Traki azkoitiarra Soto del Realen (Madril, Espainia) espetxeratu dute, aste honetan bertan Frantziatik estraditatu ostean. Atzo goizean erabaki zuen Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak azkoitiarra kartzelaratzea. Haren abokatuak azaldu duenez, "lasai" sumatu zuen Traki. Senideek igandean izango dute hura bisitatzeko aukera. Soto del Real espetxean dagoen euskal preso bakarra da. Preso azkoitiarrak astelehenean, ekainak 20, bete zuen Frantziako Estatuan ezarritako espetxe zigorra. Traki 2001eko abenduaren 21ean atxilotu zuten, eta, ordutik, hamau urte eta erdi daramatza preso. Espainiako Auzitegi Nazionalaren bi estradizio eskaera onartuta zituen Frantziak, eta neurri hori bete dute azken egunotan. Egoera hori salatzeko, eta Traki “Azkoitira berriro bueltan ekartzeko” agerraldia egin zuten, astelehenean, senide eta lagunek Azkoitiko Elkargunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide