Gasteizko eta Angeluko erasoak irmoki gaitzetsi ditu Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko eka. 22a, 11:30

Azken orduetan Gasteizen eta Angelun (Lapurdi) izandako eraso basatiak irmoki gaitzetsi ditu Azkoitiko Udalak, eta gertaera horiek salatzeko antolatu diren elkarretaratze edo ekimenetan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak, emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko. Angelun, tiroka hil dituzte emakume bat eta haren bi alaba, 11 eta 17 urteko bi neska. Gizona, andrearen senarra eta bi nesken aita, hilda agertu da etxean; bere buruaz beste egin duela uste du Poliziak. Gasteizen, andre bat hil duela aitortu du gizon batek; Zadorra ibaian aurkitu dituzte gorpuzkiak. Atxilotu egin dute hilketa aitortu duen gizona.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide