Joxe Azkueren omenezko xake txapelketa jokatuko da igandean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko xake txapelketa, iaz, Kontzejupean. (Hitza) Azkoitiko Hiria-Xake Txapelketa Joxe Azkueren Oroimenezkoa jokatuko dute 33. aldiz igandean, Azkoitian. 10:00etan hasiko dute txapelketa, eta taldeka bost minututako hainbat partida jokatuko dituzte Kontzejupean. Txapelketan honako taldeek parte hartuko dute: Barakaldo, Santurtzi, Zornotza, Elorrio, Bizkaiako Zuri Baltza, Easo, Azpeitia, Elgoibar, Legazpi, Gros X.T., Villabona, Emakume Xakelariak, Anai Xake Eskola eta Azkoitiko Anaitasuna Kakuteko A eta B taldeak. Txapelketarekin batera, eguerdi aldean, Joxe Azkue zena omentzen dute urtero, eta bosgarren aldia izango da aurten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide