Andramaixetako proposamenak jasotzeko parte hartze bilera deitu du Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko eka. 17a, 13:04

Andramaixetako egitaraua osatzeko parte-hartze bilera antolatu du Azkoitiko Udaleko festa batzordeak. Hitzordua datorren asteazkeneana, ekainaren 22, izango da Elkarguneko Oteiza aretoan, 19:00etan. Udalak herritarren proposamenak eta iradokizunak bildu nahi ditu aurtengo festetarako egitaraua antolatzeko. Bileran parte hartu ezin duten herritarrek, aukera dute beraien ideiak ondorengo helbidera bidaltzeko: kultu@azkoitia.net. Horrez gain, posible da Kultura teknikariekin edo zinegotziekin harremanetan jartzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide