Aurtengo denboraldian zehar nabarmendu diren kirolariei harrera egin zien udal ordezkariek asteazken iluntzean. Honako talde edo norbanako hauek jaso zuten omenaldia:
Igeriketa. Maite Ayerdi. Bular igeriketa. 100 metrotan. Euskadiko txapelketan bigarren.
Saskibaloia. Disdira Bitxitegia Taldea. Euskadiko lehen mailatik liga EBAra igo dira.
Gimnastika erritmikoa. Elena Sudupe: Jubenil mailan, hirugarren postua Espainiako txapelketan, mazoekin. Taldearean bigarren postua lortu du Espainiako txapelketan. Iria Garcia: Senior mailan, Euskadiko txapelduna uztaiarekin.
Futbola. Anaitasunako jubenil neskak liga irabazi dute.
Atletismoa. Jone Zabaleta: Bigarren Euskadiko txapelketan pista estalian 1.500 metrotan, eta, 800 metrotan hirugarren. Aire librean lehen postua 800 metrotan. Jon Perez: Euskadiko txapelketan, krosean, bigarren. Pista estalian, 1.500 metrotan bigarrena. Aire librean, aurreneko postua 1500 metro junior mailan. 1500 metro absolutuan, hirugarrena.
Karate. Julian Balenciaga: Euskadiko txapelketan, kata modalitatean, kadeteetan, hirugarren. Josu Conde. Euskadiko txapelketan, kata modalitatean, juniorretan, bigarren. Alvaro Conde. Euskadiko txapelketan, kumite modalitatean, juniorretan, bigarren.