Pedro Miguel Etxenikek irekiko du bihar Gazte Geroak taldeak antolatutako hitzaldi zikloa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko eka. 16a, 12:10

Pedro Miguel Etxenike (Isaba, 1950) zientzialariak irekiko du bihar, ostirala, Gazte Geroak taldeak antolatutako hitzaldi zikloa. Gazteekin hizketan lelopean, Elkarguneko Oteiza aretoan izango da Etxenikek eskainiko duen hitzaldia, 18:00etan, eta irekia izango da. Hitzaldi zikloa urrira arte luzatuko da. Fisikan katedraduna eta Donostia International Physic Centeren (DIPC) sortzailea, ikerkuntzan lanean aritu da ia bere ibilbide osoan zehar. Eusko Jaurlaritzako lehen Hezkuntza sailburua izan zen 27 urterekin. Hitzaldi zikloaren helburua da gaurkotasun politikoa, soziala eta ekonomikoa ikuspegi ezberdinetatik jorratzea eta adituei ahotsa ematea. Egitaraua Ostirala, ekainak 17. Gazteekin etorkizunaz hizketan, Pedro Miguel Etxenikeren eskutik, 18:00etan, Elkargunean. Irailak 15. Xabier Aierdi soziologoak eskainiko du Gizarte eta kultur erronkak: euskal identitate berri baterantz hitzaldia. Irailak 22. Hezkuntza, ekonomia eta industriaren garapena: Lan aukera berriak izenburupean arituko da Mari Jose Aranguren. Irailak 29. Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko Katedradun Juanjo Alvarezek Euskadi Nazio Europan: estatus politiko juridiko baten beharra hitzaldia eskainiko du. Urriak 20. Pedro Luis Uriarte ekonomialariak itxiko du hitzaldi zikloa: Euskadi birpentsatuz, ikuspegi pertsonal bat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide