Ikasturte bukaerako jaialdia egingo dute gaur eta bihar Xabier Munibe Ikastolakoek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Xabier Munibe Ikastolako ikasleen jaialdia egingo da gaur eta bihar, 18:30ean, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Haur Hezkuntzako ikasleen jaialdia izango da gaurkoa, eta, biharkoa, Lehen Hezkuntzakoena. Horrez gain, eta urteroko ohiturei eutsiz, omenaldia egingo zaie iaz eta aurten 25 urte lanean bete dituzten hiru irakasleri eta aurretiko erretiroa hartu duten beste bati. Omenaldia biharko jaialdian egingo zaie.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide