Apirilaren 2 egin genuen batzar irekian bertaratutako 70 lagunen proposamen nagusi bat Gure Esku Dagoen helburuak herritarrei jakinarazteko Gure Esku Dago festa/aldarrikapen eguna antolatzea izan zen. Emandako hitza betetzea gustatzen zaigunez, ekainaren 11an Azkoitiko Herriko Plaza Gure Esku Dago egunaren kokagune bihurtu genuen, emaitza ezin hobeagorekin. Goizean-goizetik gaueko ordu txikietaraino herritar ugariren, talde zein norbanakoen parte hartzearekin, egun ederraz gozatzeko aukera izan genuen ume, heldu eta zaharrek: goizez puzgarriak, umeentzako jolasak, pintxo eta sagardo dastaketa, euskal dantzak, argazki erraldoia… Arratsaldean mus eta seiko urreko txapelketren ondoren, gabean Erokomeria taldearen musika alaiarekin amaiera eman genion egun paregabeari. Bertaratu zineten guztioi eskertu nahi dizuegu ekintzan parte hartu izana, bereziki ekintzak antolatzen lagundu diguzuen taldeei: Zaharren Elkartea Paza Ondo, Muxikoak eta Euskal dantzak, Ludoteka, Tabernarien Elkartea, Udala. Pasa den zapatuko egunari jarraipena emateko asmoa dugunez, laster izango duzue gure hurrengo ekintzen berri. Eskerrik asko eta laster arte. * Gogoratu nahi dizuegu zozketaren zenbakia ekainaren 25ean argitaratuko dugula.Azkoitiko Gure Esku Dago