EH Bilduk kanpaina ekitaldia egingo du ostegunean Azkoitiko plazan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko eka. 15a, 13:11

Ekainaren 26an izango diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako kanpaina ekitaldia egingo du EH Bilduk, etzi, osteguna, 19:30ean, Azkoitiko plazan. Aukerak zabaltzera goaz lelopean parte-hartuko dute ekitaldian Joseba Permach Sortuko sozioekonomia arduradunak eta Alberto Unamunzaga Senaturako hautagaiak. Ondoren mokadutxoa egongo da Zakela tabernan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide