Jose Ramon Lete 'Traki' presoaren senide eta lagunek agerraldia egin zuten Azkoitian. (Ana Abarisketa)
Jose Ramon Lete Alberdi
Traki preso azkoitiarrak datorren astelehenean, ekainak 20, beteko du Frantziako Estatuan ezarritako espetxe zigorra.
Traki 2001eko abenduaren 21ean atxilotu zuten, eta, ordutik, hamau urte eta erdi daramatza preso.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren bi estradizio eskaera onartuta ditu Frantziak, beraz, oraindik orain ez dago argi zer gertatuko den preso azkoitiarrarekin. Egoera hori salatzeko, eta
Traki "Azkoitira berriro bueltan ekartzeko" agerraldia egin zuten, atzo, astelehena, senide eta lagunek Azkoitiko Elkargunean. "Garai berri hauetan hau guztia zentzugabekeria galanta dela iruditzen zaigu. Inongo oinarri juridikorik gabeko mendeku politikoa besterik ez da, eta bake bidean ematen ari den prozesu politikoan traba besterik ez du egiten. Kartzelak husteko garaia da. Herri honen zauriak sendatzeko garaia da", esan zuten.
Horrez gain, zera esan zuten: "
Traki herrira ekartzea da ikusten dugun aukera bakarra, bere amarekin, senideekin eta gainerako lagun guztiekin. Azkoitiko azken preso politikoa kalera askatasunean irten zen eguna bezala gogoratzea nahiko genuke 2016ko ekainaren 20a".
Jose Ramon Lete Alberdi
Trakik 1980an "alde egin" zuen Azkoititik, 19 urterekin. Hogei urte baino gehiago eman zituen ihesean, 2001ean atxilotu eta espetxeratu zuten arte. Urte guzti horietan honako kartzeletan egon da preso: La Sante, Fleury eta Lannemezan.