Atzo, igandea, egin zen Zazpi Kurutze mendi martxa, Azkoitian.
Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuta, bi urtetik behin egiten den Zazpi Kurutze mendi martxa egin zen atzo, igandea. Mendizale ugari bildu zen goiz goizetik Azkoitiko plazan, eta 04:00etan abiatu ziren. Parte-hartzaileek inguruko mendiak zeharkatu zituzten, eta 55 kilometrotako ibilbidea egiten dute. Azkoitiko plazatik hasi, eta handik Erlo, Aittola, Sargoate, Hirukurutzeta, Izaspi, Irimo eta Oleta zeharkatu zituzten, berriro plazara iritsi arte. Partaideek denbora tarte jakin bat izan zuten gurutze bakoitzera iristeko, eta han zigilua jarri zitzaien.
https://youtu.be/WvfMVaDHh1E
https://youtu.be/ZaNLs0UGjbE
https://youtu.be/edarO6Y0hR4
[flickr_set id="72157669188465802"]