Matadeixen urteurrenaren harira, egun osoko jaia ari dira egiten Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko eka. 4a, 14:34

Miguel Angel Rodriguez 'Miel' eta Iñaki Segurola 'Ogrue'. (Hitza) Hogei urte beteko ditu aurten Matadeixek, eta horren harira egitarau zabala antolatu dute datozen aste eta hilabeteetarako. Gaur, zapatua, Maikale borroka antzezlana antzeztu dute plazan. Aurretik, Kontrako Eztarrixe irrati libreko Hankak Lurrin saioa egin dute zuzenean. Gainerako ekitaldiek arratsaldean jarraituko dute: 19:00 (plazan). Beñat Iturrioz eta Imanol Ugarte txalapartariak. Ondoren, Magmadam. 22:30 (Matadeixen). Jay eta Mohama Saz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide