Herriarteko final laurdenetako joanekoa irabazi dute Azkoitiko pilotariek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko eka. 4a, 10:34

2 eta 1 irabazi zuen Azkoitiak atzo, ostirala, joanekoa Zizurkilen aurka Gurean; Azpeitiak gaur jokatuko du Oiartzunen kontra Frontoi Txikin, 19:00etan.

Bide onetik hasi ditu Azkoitiak Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako final laurdenak. Atzo, ostirala, 2 eta 1 irabazi zion Zizurkili joaneko norgehiagoka etxean, Gurea pilotalekuan. Kadeteena izan zen lehen partida, eta 22 eta 14 irabazi zuten, eta, jubenilek, 22 eta 8. Seniorrek garaipena gertu izan bazuten ere, 19 eta 22 galdu zuten. Final laurdenetako itzulikoa datorren astean jokatuko dute Zizurkilen.

Azpeitiak, gaur

Azpeitiak gaur, zapatua, jokatuko ditu final laurdenetako joanekoa hiru partidak, Frontoi Txikin, 19:00etan. Oiartzungo pilotariak izango dituzte aurrez aurre azpeitiarrek.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide