Euskal selekzioaren deialdian sartu dute Intza Lizarazu

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko eka. 2a, 12:03

Intza Lizarazu (ISB) Iraurgi Saskibaloi Taldeko Intza Lizarazu azkoitiar jokalaria euskal selekzioarekin ariko da Basket Baque Tour 2016an. Ekainaren 3tik 5era Durangon eta Zornotzan jokatuko dituzte Euskal Saskibaloi Federazioak eta Eusko Jaurlaritzak babestutako nazioarteko txapelketako neurketak. Eta euskal selekzioak aurrez aurre izango ditu Argentinako eta Venezuelako selekzioak. Lizarazuk ISBko emakumeen lehen taldean jokatu du iragan denboraldian, eta taldeko kapitaina izan da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide