Gazteen etxebizitza alokairurako diru laguntzen behin-behineko zerrenda atera du Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko eka. 1a, 18:50

Azkoitiko Udalak 25 diru laguntza onartu ditu eta 36 herritar dira onuradunak. Guztira, 64.430 euro erabili dira gazteen etxebizitza alokairurako diru laguntzak emateko. Orain, diru laguntza eskatu dutenek erabakiaren gainean alegazioak egiteko hamar eguneko epea dute.

Iaz baino eskatzaile gehiago

Joan den hilean, kreditu aldaketa eskatu zuen udal gobernuak, izan ere, iaz baino gazte gehiagok egin dute laguntza honen eskaera. Aurrez, 50.000 euro poltsa zuen gordeta udalak horretarako, eta 19.000 gehitu dizkiote baldintza guztiak betetzen zituzten gazteek laguntza jaso dezaten. Onartuen behin-behineko zerrenda ikusgai, hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide