Ibarmiak 2016ko Berrikuntza saria jaso du BIEMH azokan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Ibarmia enpresak 2016 Berrikuntza saria jaso du gaur. Bilboko BIEMH azokan izan da sariketa, eta egunotan bertan daude enpresako arduradunak beraien lana erakusten. Zehazki, makina-erremintak, osagaiak, osagarriak eta erremintak kategoriako Berrikuntza saria saria jaso du Ibarmiak, bere mekanizatu-zentro unibertsalagatik. Gailu horrek mahai eta zutabe mugikorrak eta urkila-burua ditu. Epaimahaiak makinaren diseinu osoa hartu du aintzat, eta, batez ere, bere alderdi formalak nabarmendu ditu, ergonomia eta identitate korporatiboa, hain justu. Koldo Arandia Ibarmiako zuzendari orokorra. (Ibarmia)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide