Herriarteko final laurdenetan izango da Azkoitia

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko mai. 30a, 18:37

Azkoitiak 2 eta 1 irabazi zuen Arrasateren kontra, eta final laurdenak jokatuko ditu Zizurkilen aurka.

Tantoz tanto lortu du Azkoitiak Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako final laurdebetara sailkatzea. Joan den ostiralean jokatu zuen Arrasateren kontra final zortzirenetako itzulerako partida Gurea pilotalekuan, 2 eta 1 irabazita. Kadeteek 5 eta 22 galdu zuten partida, eta jubenilek eta seniorrek 22 eta 7 eta 22 eta 18 irabazi. Joaneko partidetan 2 eta 1 galdu zuen Azkoitiak, jubenilen partida irabazita, baina partida guztiak kontuan izanda, tantoz, Azkoitia nagusitu zen azkenean. Final laurdenetan ZIzurkilen kontra jokatuko du Azkoitiak.      

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide