'Mugak haurtzaroan' hitzaldia antolatu du Xabier Munibek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko mai. 26a, 00:00

Datorren asteazkenean, ekainak 1, izango da hitzaldia eta Nerea Mendizabal psikopedagogak zuzenduko du.

Mugak haurtzaroan hitzaldia prestatu du Xabier Munibe haur eskolak datorren asteazkenerako. Hitzaldia Nerea Mendizabal psikopedagogak zuzenduko du. Saioa Elkarguneko Zehazkako aretoan izango da, 18:00etan. Besteak beste, honako gaiak landuko dira hitzaldian: Zein da mugen zentzua?, Beharrezkoak adira? eta Zer dago araua betetzen ez dituen haurraren atzean?.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide