Valentziaren kontra debuta egin zuen Igor Zubeldia futbolari azkoitiarrak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Realeko jokalariak 84. minutuan estreinatu zen lehen taldearekin, Mestalla futbol zelaian.

Igor Zubeldia Realeko futbol jokalariak atzo, ostirala, jokatu zituen bere lehen minutuak txapeldunen ligan, Valentziaren kontra. Jokalari azkoitiarrak 84. minutuan zapaldu zuen Mestallako zelaia. Poza bikoitza izan zen Zubeldiarentzat, 0-1 irabazi baitzuten txuri-urdinek Oiartzabalek 94.minutuan sartutako golari esker. Azkoitiarrari bost urterako luzatu zion kontratua Realak joan den otsailean. Aurretik Reala Bn jokatu zuen.    

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide