Enpresetan euskera planak sustatzeko diru laguntzak eska daitezke

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko mai. 13a, 00:00

Enpresetan euskararen presentzia areagotzea helburu duten euskara planak egiteko edo garatzeko diru laguntzak martxan jarri ditu Azkoitiko Udalak. Eskaera epea zabalik dago, uztailaren 15era arte luzatuko da.Laguntza hauen asmoa da pizgarri izatea enpr...

Enpresetan euskararen presentzia areagotzea helburu duten euskara planak egiteko edo garatzeko diru laguntzak martxan jarri ditu Azkoitiko Udalak. Eskaera epea zabalik dago, uztailaren 15era arte luzatuko da. Laguntza hauen asmoa da pizgarri izatea enpresak lan egin dezaten lan mundua euskalduntzeko. Gaur egun, Azkoitian euskara planak garatzen ari diren enpresak Serbitzu Elkartea eta Biharko Gipuzkoa dira. Eskaerak udaletxean aurkeztu behar dira beharrezkoak diren dokumentazioarekin batera. Informazio gehiago lortzeko, udaleko Euskara sailera jo behar da; 943-85 71 75 telefonora deitu, edo idatzi euskara@azkoitia.eus-era. Gastuen %33a Azkoitiko Udalak 2.000 euroko laguntza emango dio enpresa bakoitzari, gehienez. Era berean, Eusko Jaurlaritzak helburu berarekin ematen dituen diru laguntzei osatuko zaie. Azkoitiko Udalak gastuen %33a finantziatuko du asko jota laguntza horien bidez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide