Solidaritate Pintxoari esker 2.000 euro batu dituzte Ekuadorrera bidaltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko mai. 13a, 00:00

Floreaga Ikastetxeak antolatuta, 2.000 euro baino gehiago batu zituzten larunbatean Solidaritate Pintxoa egitasmoari esker. Ekuadorreko lurrikaran kaltetuta.

Elkartasun Pintxoak egitasmoari esker, 2.050 euro batzea lortu zuten joan den larunbatean. Floreaga Ikastetxeak, Alai Batzak eta Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatu zuten ekitaldia larunbat goizean, Azkoitiko Kontzejupean. Kopuru hori osorik bidaliko dute orain Ekuadorrera. Duela aste batzuk, zehazki apirilaren 16an, Ekuadorren izandako lurrikaran kaltetutakoei babesa ematea da helburua. Laguntza hori Salestarren bidez bideratuko da. Floreaga Ikastetxetik azaldu dutenez, Ā«Latinoameriketako estatu horretan behartsuenekin ari gara lanean salestarrak mende luzezĀ». Azkoitiarekin lotura handia duen Inazio Arrieta Ixkurre herrialde horretan ari da misiolari lanetan. Oraindik posible da Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkie egitasmoan parte hartu zuten herritar guztiei. Jakinarazi dutenez, merkatari ugarik parte hartu zuten ekimenean, hala nola okindegiek, harategiek, arraindegiek, elkarte nahiz tabernek. Era berean, norbanakoek ere beraien ekarpenak egin zituztela azaldu dute, pozik. Aurrera begira ere halakoak antolatzen jarraitzeko asmoa dute. Laguntzen jarraitu nahi izanez gero, diru sarrera egin daiteke salestarren honako kontu honetan: ES06-2095-0010-40 9105593086.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide