Asier Garate
Txibilter azkoitiar bertsolaria nagusitu zen atzo, Azkoitiko Matadeixen jokatutako II. Erniarraitz Bertso Kopan. Jendez leporaino bete zen Matadeixe, eta hamar bertsolari aritu ziren kantuan: Eli Pagola, Maddalen Arzallus, Asier Azpiroz, Unai Izagirre
Attola, Asier Garate
Txibilter, Aitor Urbieta, Mikel Artola, Oihana Iguaran, Iban Urdangarin eta Ane Labaka. Hiru fasetan banatuta abestu zuten: hasieran hamar bertsolariak aritu ziren kantuan, eta Unai Izagirre, Asier Garate, Asier Azpiroz, Aitor Urbieta, Maddalen Arzallus eta Oihana Iguaran pasatu ziren bigarrenera. Azken fasean, berriz, Oihana Iguaranek eta Asier Garatek jardun zuten buruz buru.
Hona hemen, saioko argazki batzuk: