Juan Joxe Unanue Goenatxo II.a omenduta inauguratu dute Garagardo Azoka

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko mai. 6a, 12:44

[caption id="attachment_298455" align="aligncenter" width="300"]IMG_4861_content Maier Lizaso ISBko lehendakaria, Goenatxo II.a eta Pedro Urdanpilleta Anaitasunako presidentea. (Ibon Errazu Uria)[/caption] Atzo arratsaldean inauguratu zuten Azkoitiko VII. Garagardo Azoka. Inaugurazio-ekitaldian Juan Joxe Unanue Goenatxo II.a omendu zuten azokaren antolatzaile Anaitasuna Futbol Taldeak eta Iraurgi Saskibaloi Taldeak, hainbat herritarrek lagunduta. Atzo ateak zabalduta, bi asteburuz izango da irekita Azkoitiko plazan jarri duten karpa, eta hainbat ekitaldiz gozatu ahal izango da egunotan bertan. Hona hemen, atzoko inaugurazio-ekitaldian Ibon Errazuk ateratako argazki batzuk:
Hemen, garagardo azokaren egitarau osoa: Bihar, maiatzak 5. 20:00. Inaugurazioa Goenatxo IIarekin. Etzi, maiatzak 6. 19:00. Azkoitiko bertsolariak eta trikitilariak. Maiatzak 7, larunbata. 16:00. Mus txapelketa. 23:00. Elortxa disko jartzailea. Maiatzak 10, asteartea. 19:00. Jexux Mari Mujikaren hitzaldia. Kirola, gizalegerako bide gai hartuta jardungo du hizketan. Maiatzak 11, asteazkena. 19:00. Anaitasunako futbol talde guztien aurkezpena. Maiatzak 12, osteguna. 19:00. Kirol tertulia, Gaizka Garitanorekin, Aitor Zulaikarekin, Igor Quindosekin eta Iker Buenorekin. Maiatzak 13, ostirala. 19:00. Iraurgi SBko talde guztien aurkezpena. 23:00. Ugutz DJa. Maiatzak 14, larunbata. 11:00. Pintxo solidarioa. 17:00. Haurrentzat eta umeentzat jolasak, Bubble Soccer. 23:00. Xabifest DJa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide