[caption id="attachment_297573" align="aligncenter" width="300"]
Peñafloridako Kondearen irudia. (Maxixatzen.eus)[/caption]
Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, Frantzisko Xabier Maria Munibe Peñafloridako Kondearen irudiari pintura gorria bota zioten zapatu gauean ezezagunek. Udalak "eraso bandalikoa" salatu du, eta Javier Zubizarreta alkateak esan du horrelako ekintzak ez direla "ezer adierazteko moduak". Horregatik, esan du ekintza "isolatuak" izatea espero duela, eta elkarbizitzarekiko eta herriarekiko errespetua eskatu du.
Azkoitiko Udaleko brigadako langileek atzo egin zituzten garbiketa lanak, baina oraindik nabari daiteke pintura gorria.