Anariren gustukoena saioan parte hartuko du ostegunean Anari Alberdi musikari azkoitiarrak. Euskadiko Filmategiak antolatuta, Euskal Herriko aurpegi ezagunei aukera ematen die zinemaren historiako bere klasikorik gustukoena aurkez dezaten. Azkoitiko musikariak Jim Jarmusch zuzendariaren
Down by Law (1986) filma aukeratu du eta osteguneko saioaren aurkezpenean parte hartuko du, 19:00etan, Donostiako Tabakalera zinema aretoan.
Sarrera 3,5 eurokoa da, eta Tabakalerako informazio guneetan eskuratu daiteke.