Iñaki Lopetegi 'Laski'-k irabazi du Kintopeko Idi Dema Saria

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Iñaki Lopetegi 'Laski' lanean. Atzo, astelehena, jokatu zuten Kintopeko Idi Dema Sariko azken proba Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Iñaki Lopategi Laski nagusitu zen, 57 plaza eginda. Lau egunetan egin diren probetan, hamabi idi parek parte hartu dute. Hona hemen, sariketaren sailkapena eta idi pare bakoitzak egindako plazak. 1- Laski (Birle): 57 plaza. 2- T. Goieta (Mungia): 56 plaza eta 2 zinta. 3- Kamiñoko (Murueta): 56 plaza. 4- Soarte (Elgoibar): 51 plaza, 4 zinta eta 0,74 metro. 5- I. Lopategi (Birle): 51 plaza eta 4,23 metro. 6- Oliden liden (Orio): 51 plaza. 7- Artaso (Elgoibar): 50 plaza, 3 zinta eta 1,45 metro. 8- Muguruza (Iturbaltza): 49 plaza. 9- Alegria (Bermeo): 47 plaza. 10- Matxain (Orereta): 42 plaza, zinta bat eta 0,33 metro. 11- E. Armaolea (Zumarraga): 35 plaza. 12- Bixkiak (Errezil): 32 plaza, zinta bat eta 2,70 metro. Hemen, atzoko saioko zenbait argazki.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide