Datorren larunbata, apirilak 23, Liburuen Nazioarteko Eguna dela aintzat hartuta, hainbat zeregin antolatu dituzte Azkoitiko Aizkibel liburutegian. Hala, ipuinak kontatuko dituzte egun horretan, liburutegian bertan. Saio hori 11:00etan hasiko da, eta Apika taldeak gidatuko du emanaldia. Horrez gain, liburuak trukatzeko aukera dago aste osoan zehar, liburutegiaren ohiko ordutegian.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide