Azkoitia eta Azkarate arteko errepidea konponduko du Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko api. 19a, 17:16

Zorua konpontzeko lanak bi hilabete eta erdi inguruan amaitzea aurreikusten du Bide Azpiegituretako Departamenduak.

  Azkarateko errepidea konponduko dute. Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak onartu egin du Azkoitia eta Azkarate mendatearen arteko errepidea konpontzea. Aldundiak jakinarazi duenez, "zoruak duen egitura gaitasuna handitu nahi da, trafikoaren eraginetara egokituz". Lehenengo zorua konponduko dute errepidearen zenbait zatitan. Ondoren, besteak beste, hormigoizko karelaren zortzi zati berritu eta ditalazio junturak konponduko dituzte, 31,185 eta 33,200 kilometroen artean. Horrez gain, trafikoko seinaleak berriz margotuko dituzte gune horietan. Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuak esan duenez, 854.000 euroko aurrekontua izango dute zorua berritzeko lanek, eta bi hilabete eta erdi inguru beharko dituzte errepide zati hori egokitzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide