Lider jaraitzen du Anaitasunak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko api. 18a, 17:36

2 eta 1 irabazi zion igandean Martuteneri.

Liga bukatzeko bost partida besterik ez dira falta, eta aurreneko postuan jarraitzen du Anaitasunak Ohorezko mailako sailkapen orokorrean. Joan den igandean, 2 eta 1 irabazi zion etxean Martuteneri. Datorren norgehiagoka Aloña Mendi taldearen aurka izango da, igandean, 16:30etan. Beste behin, zaleentzako doako autobusa jarriko du klubak. Horretarako beharrezkoa da aurrez izena ematea honako tabernetan: Olaberri, Dean, Latz edo Ttakun. Jokatzeko dauden partidak Apirilak 24, igandea. Aloña Mendi – Anaitasuna. Apirilak 30-Maiatzak 1. Anaitasuna – Elgoibar. Maiatzak 7-8. Beti Gazte – Anaitasuna. Maiatzak 14-15. Anaitasuna – Orioko. Maiatzak 21-22. Hondarribia -Anaitasuna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide