Mendekotasun egoeran dauden pentsonentzako arreta zikloa aurkeztu dute Urola Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko api. 15a, 13:48

Udaleko, Urola Ikastolako eta Iraurgi Berritzeneko ordezkariak. (Ana Abarisketa) Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta izena izango duen erdi mailako ziklo berria aurkeztu dute gaur, Azkoitiko Urola Ikastolan. Nekane Larrañaga Hezkuntza zinegotziak, Javier Zubizarreta alkateak, Iraurgi Berritzenen zuzendari Begoña Beobidek eta zentroko zuzendari Alberto Izagirrek parte-hartu dute aurkezpenean. Zubizarretak eskarrak eman dizkio Azpeitiko Udalari gaiaren inguruan egindako lan guztiagatik. Bestalde, aukera aprobetxatu dute instalazioak bisitatu, eta esku artean dituzten proiektuen berri emateko. Erdi mailako ziklo horrek 2.000 orduko iraupena izango du, bi ikasturtetan banatuta, eta Azkoitiko Urola Ikastolan izango du egoitza nagusia. 2016-2017 ikasturtean hasiko da lehen promozioa eskolak jasotzen. Agerraldian azaldu dutenez, lanbide heziketa indartzea da helburua, ahal den neurrian langabezia tasak jaisteko. Era berean, bailarako ikuspegia mantentzen jarritu nahi dute.

15 eta 25 artean

Titulazio berri honetako plaza kopurua 15 eta 25 bitartekoa da. Aurrematrikulazioa maiatzean izango da, eta, behin betikoa, uztailean. Data zehatzak aurrerago jakinaraziko dituzte, izan ere, Lanbide Heziketako matrikulazioen dekretua ez du atera, oraindik orain, Jaurlaritzak. Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta zikloaren ate irekiak bi egunetan egingo dituzte: Aurrenekoa, apirilaren 30ean, larunbata, 10:00etatik 12:00etara; bigarrena, maitzaren 5ean, osteguna, 18:00etatik 20:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide