Diru-laguntzak eska daitezke Azkoitiko Udalean, ingurumen programak garatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko api. 12a, 18:31

Ingurumenari lotutako jarduerak garatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik du Azkoitiko Udalak, maiatzaren 9ra arte. Laguntza jaso dezakete legez eratuta dauden erakunde edo elkarteek, betiere, Azkoitian baldin badute jarduera eremua. Honako zereginak landu beharko dituzte, halanola: hitzaldiak, dibulgazio kanpainak eta ikastaroak, edota tokiko ekonomia garapena sustatuko duten ekimenak. Informazioa osorik ikusteko ikusi, hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide