Azkoitiko Plaza Berrin trafikoa moztuko dute bihar goizetik asteazken goizera bitartean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Ibilgailuentzat itxita izango da Azkoitiko Plaza Berri bihar, asteartea, 09:00etatik asteazkeneko 09:00ak bitartean.  Kale horretako zebra bidean ez irristatzeko produktua eman behar dute eta kalea itxita izango da autoentzat  24 orduz. Denbora tarte horretan, zama lanetarako Parrokia aurreko sarrera erabili beharko da.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide