Igor Zubeldiak Realarekin jokatuko du bihar, Bartzelonaren kontra

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko api. 8a, 15:41

Igor Zubeldia (Azkoitia, 1997) futbol jokalariak Bartzelonaren kontra jokatuko du bihar. Realak gaur jakinarazi duenez, biharko deialdiko zerrendan sartu du azkoitiarra Eusebio Sacristan entrenatzaileak. IƱigo Martinez zerrendatik erori ostean hartu du erabakia Sacristanek. Azkoitiarrak Reala Bn aritu da orain arte. Duela hilabete pasatxo luzatu zion talde txuri-urdinak kontratua bost urterako gazteari. Norgehiagoka 20:30ean hasiko da, Anoeta Futbol Zelaian. [caption id="attachment_293917" align="alignleft" width="300"]Realak Azkoitiko Txerloian egindako entrenamendu saioan parte-hartu zuen Igor Zubeldiak, iaz. (Ana Abarisketa) Realak Azkoitiko Txerloian egindako entrenamendu saioan parte-hartu zuen Igor Zubeldiak, iaz. (Ana Abarisketa)[/caption]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide