Azkoitiar bat espetxeratu dute droga trafikoagatik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko api. 6a, 13:41

Martxoaren 22tik dago espetxean Azkoitiko bizilaguna.

Martxoaren 22an atxilotu zuen Azkoitiko bizilaguna Guardia Zibilak, Burgosetik igarotzen den AP-1 errepidean. Beste bi lagun ere atxilotu zituzten, Durangokoa bata, eta, Logroñoko kamioilaria, bestea. Guztira, 1.629 kilo haxix atzeman zizkieten, kopuru horrek 10 milioi euroko balioa du merkatuan. Azkoitiarrak 53 urte ditu eta espetxean dago ordutik. Osasun publikoaren kontrako delitua eta "erakunde kriminaleko" kide izatea leporatzen diote gizonari. Urola Kostako Hitzak jakin duenez, ez dute miaketarik egin herrian. Poliziaren ikerketen arabera, Marokotik Malagara eramaten zuten droga, eta, handik Zornotzako biltegi batera, han gordetzeko. Droga trafikoaren kontrako beste operazio batzuetan atzemandako dokumentazioari esker atxilotu dituztela ere azaldu du Poliziak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide