Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Udalak atzo, apirilak 5, hasi zituen izaera publikoa duten baserri bideen garbiketa lanak. Hala, Aizpurutxo, Martirieta edota Kukuherri auzoetako bideak garbituko dituzte aurrerantzean. Lan horiek hiru hilabeteetan amaitzea aurreikusten dute. Obrek 62.232 euroko kostua izango dute. Lanak errazteko aurrez udal brigada sastrakak kentzen aritu da gune horietan.