Joan de larunbatean batzar irekia egin zuen Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidearen bidean eman beharreko pausoak aztertzeko. Guztira, 60 lagun inguru batu ziren Elkargunean.
Herri galdeketaz eta erabakitzeko eskubideaz informazioa herrian zabaltzea izango da aurreneko pausoa, eta horretarako, hainbat ekintza aurreikusi dituzte datozen hilabeteotarako. Sustatzaileek herritarren arteko elkarlana bultzatu nahi dute. Herritarren iritziak eta proposamenak jaso zituzten, eta horiek lantzen hasiko da talde eragilea, orain.
Gure Esku Dago dinamikak 2018ra begira ahalik eta herri galdeketa gehien egin nahi ditu. Azkoitian erabakitzeko dago hori noiz izango den.
[caption id="attachment_293516" align="aligncenter" width="300"]
(Maxixatzen.eus)[/caption]