Apirilean zehar hainbat hitzaldi eskainiko ditu Eduardo Ibarmiak Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Eduardo Ibarmiak hitzaldia emango du bihar, osteguna, apirilak 7, Azkoitiko Hats Terapia Zentroan, Xabier Munibe parkean. Hitzordua 18:00etan hasiko da, Ordenarik gabe maitasuna ez da jario izenburupean. Ibarmiaren hurrengo saioa larunbatean izango da, apirilak 9, eta konstelazioez arituko da orduan. Tailerra 10:00etan hasiko da eta 14:00etan bukatzea aurreikusten da. Apirileko hirugarren asterako beste bi saio prestatu ditu azkoitiarrak. Bata, hilaren 21ean izango da, osteguna, Familia Sistema izenburupean, 18:00etan. Bestea, apirilaren 23an izango da, larunbata, eta orduan ere konstelazioez arituko da, 10:00etatik 14:00etara. Saio guztiak Hats Terapia zentroan izango dira, eta sarrera dohainik izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide