Igor Zubeldia Reala Bko jokalaria Futbol Draft 2016 sarietako hautagai

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko api. 5a, 15:40

Azkoitiarra beste 131 futbolarirekin ariko da saria jasotzeko lehian. Futbol Draft Espainiako harrobiko futbola laguntzeko eta bultzatzeko erakundea da.

[caption id="attachment_293042" align="aligncenter" width="300"]Oiarzabal eta Zubeldia. (Real Sociedad) Oiarzabal eta Zubeldia. (Real Sociedad)[/caption] Igor Zubeldia (Azkoitia, 1997) Reala Bko jokalaria Futbol Draft 2016 sarietako hautagaien zerrendan sartu dute. Zelai erdian ezkerraldean jokatzen du azkoitiarrak, eta postu horretako beste hainbat jokalarirekin lehiatuko da sarietan. Izan ere, hamaikako onena osatuko dute postu bakoitzeko jokalari banarekin. Orotara, 132 futbolari sartu dituzte lehen zerrenda horretan, eta, Zubeldiaz gain, Reala Bko Mikel Oiarzabal eta Alex Ujia jubenila ere hautatu dituzte. Futbol Draft Espainiako harrobiko futbola laguntzeko eta bultzatzeko erakundea da. Erdilariak 2021. urtera arte berritu zuen kontratua joan den otsailean, harrobiko beste hiru jokalarirekin batera.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide